Bilagun Jaizubiko babeslekua da, Hondarribian. 25 urte baino gehiago daramatzagu Irun eta Hondarribiko udalekin lanean: txakur edo katu bat galduta edo abandonatuta agertzen denean, gure instalazioetara iristen da, albaitari-kontrola egiten zaio eta zaindu egiten dugu bere familiarengana itzuli arte edo familia berri bat aurkitu arte.
Nola zaintzen ditugun
Guretzat animalia bakoitza norbait da, bere istorio, beldur eta izaerarekin. Ondo ezagutzen saiatzen gara, nolakoa den eta zer behar duen zintzotasunez kontatzeko.
Adoptatu aurretik, guztiek mikrotxipa, txertoak, desparasitazioa eta antzutzea jasotzen dituzte.
Zer bilatzen dugun haientzat
Ez dugu familia perfekturik bilatzen, animalia bakoitzarekin bat datozen eta haren erritmoa errespetatzen duten familiak baizik. Horregatik presarik gabe goaz: lehenik elkar ezagutu eta gero elkarrekin baloratzen dugu.